Urriaren 2an, larunbatean, haurrei zuzendutako ipuin kontalariak izan zituzten; Ameli eta Xirrikituen Jostunek. Haur eta guraso andana hurbildu ziren ipuinak entzutera eta musikaz gozatzera. Hurrengo ekitaldia urriaren 23an eginen dute, helduei zuzendutako Mikel Bermejoren bakarrizketa, 19:00etan Kultur Etxean.