Abeltzainekin bilduko da Lesakako Udala urriaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 4a, 12:00

Hainbat gai landuko ditu abeltzainekin Lesakako udalak astearte arratsaldeko bileran.

Asteartean 19:00etan Herriko Etxeko pleno aretoan.

Lesakako Udalak abeltzainekin bilera eginen du urriaren 5ean, asteartean 19:00etan udal pleno aretoan, bando bidez jakinarazi dutenez. Gai-ordenari dagokionez, 2022rako abeltzaintza inbertsioa, lotu gabeko zakurrekin sortzen diren arazoak, pisten erabilera, feriak eta bertzelakoak izanen dituzte hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun