Goitibehera erakustaldiagatik Igantzitik Lesakarako bidea itxita egonen da ortzirale arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 14:01

Igantziko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur, urriaren 1ean, Igantzitik Lesakarako bidea itxita egonen da Piedade gainean. 16:45etik 18:30era mantenduko dute itxita, goitibehera erakustaldiagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun