LorHazi emakume taldea sortu dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 11:00

Grafiti tailerra izan da LorHazik antolatutako ekitaldietako bat.

Hainbat jarduera egin nahi ditu urte osoan, tartean zinema saioa, afrikar dantzak eta bertze zenbait tailer.

Gaur egun gure herrian badira hainbat talde denbora luzez, kirol eta kultur ekintzak antolatu dituztenak. Azken hilabeteetan bertze talde berri bat martxan jarri da  LorHazi izenarekin. Talde honek Igantziko emakumeak bildu nahi ditu eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzeko asmoa dute, emakumeen arteko harremanak, sareak eta lankidetzak sustatzeko.

Orain arte, honako jarduera hauek aurrera eraman dituzte, betiere udalak kudeatzen duen Genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunaren dirulaguntzarekin: zinema saioa, afrikar dantzak, azaroaren 25eko enkartelada, Emakumea eta gorputza tailerra eta grafiti tailerra.

Ateak zabalik

Gaur egun, LorHaziko jarduerak antolatzeaz arduratzen den taldea herriko bortz emakumek osatzen dute, baina lerro hauetatik taldea bertako kide izan nahi duen edonorentzat irekita dagoela jakinarazi nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun