'Solasean' programarako hezitzaile baten bila ari dira Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 30a, 14:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Topaguneak elkarlanean sortutako egitasmoa Beran eta Lesakan egiten dute.

'Solasean' euskaraz ikasteko zailtasunak dituzten haurrentzako errefortzu programa da, aisialdian oinarritua. Bi haur talde ditu; Lesakan astearte arratsaldetan elkartzen dira eta Beran ortzegunetan, biak 17:00etatik 19:00etara.

Hezitzaileek euskarako C1 maila izan beharko dute, eta hezkuntza, gizarte hezkuntza edo aisialdiarekin lotutako ikasketak izatea hobetsiko dute. Lanpostuan interesa dutenek CVa abarandiaran@topagunea.eus e-Postara bidali beharko dute urriaren 3a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun