Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Altxata elkartearen laguntzarekin, urriko kultur egunak antolatu ditu Etxalarren. Horien barrenean, larunbat honetan, urriaren 2an, haurrei zuzendutako Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin-kontalaria ariko da kultur etxean. 18:00etan egina dute hitzordua.
Bigarren ekitaldia, berriz, helduei zuzendutakoa izanen da eta, urriaren 23rako aurreikusi dute. Ekitaldi horren inguruko xehetasun gehiago aitzinago emanen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!