14 salaketa paratu ditu Foruzaingoak Beran egindako gaueko kontrolean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 12:02
Berako kontrolean egindako salaketak eta atzemandako drogak.

N-121-A errepidean, Bera inguruan egindako gaueko kontrolean hamalau salaketa jarri ditu arau hauste larri edo hagitz larriengatik. Horietatik bortzetan (bi kamioi eta hiru auto) gidariek drogetan positibo eman dute eta bertze bortzetan drogak edukitzeagatik salatu dituzte (bik kokaina, batek marihuana, batek haxixa eta batek speed-a). Derrigorrezko segururik gabeko ibilgailua gidatzeagatik, aurikularrekin gidatzeagatik, estatuan baliorik ez duen gida-baimenarekin gidatzeagatik eta kopilotoak segurtasun-uhala ez  erabiltzeagatik ere salatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun