Arantzako irakurketa taldeak ortzegun honetan eginen du lehenbiziko hitzordua

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 28a, 17:00

Herritar talde batek irakurketa taldea sortu nahi du Arantzako liburutegian, eta horri buruz solastatzeko ortzegun honetan, irailaren 30ean, bilduko dira.

Egitasmoa aitzinera atera nahi dutenen asmoa taldean aukeratutako liburu bat leitu eta horri buruz solastatzeko liburutegian gelditzea da. Hilabetean behin egin nahi dute hitzordua, hilabeteko azken ortzegunetan, 18:00etan. Ortzegun honetan ere 18:00etan liburutegian bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun