Nafarroako Aspaceren 50. urteurreneko erakusketa ikusgai dago Berako kultur etxean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 27a, 10:00

Aspace Nafarroaren 50. urteurrena dela eta, Berako kultur etxean argazki erakusketa antolatu du Berako Uxane zentroak. Erakusketa irailaren 20tik urriak 3ra egunero irekia dago 10:00etatik 13:00etara. Nafarroa osoko erabiltzaileen eskulanekin eta argazkiekin osatua dago erakusketa, tartean Berako Uxane ikastetxekoek eta Maddi egoitzakoek eginak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun