Berako Azoka Egunean postua paratzeko izen-emateko azken eguna urriaren 4a da

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 20:00
Eskualdeko ekoizle eta eskulangileek paratzen ahalko dituzte beraien postuak urriaren 16an.

Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Xareta eta Baztango eskulangileek eta janari ekoizleek haien produktuak erakusteko aukera izanen dute urriaren 16an.

Aurten ez da Lurraren Eguna ospatuko Beran, haren ordez Azoka Eguna eginen dute, ekitaldi xumeagoa. Hala ere, eguna giro ederrean pasatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnak. 10:00etatik 14:00etara postuak ikusgai egonen dira Altzateko eta Merkatu plazan. 17:00etan Olaia Iantzik kontzertua emanen du eta 18:00etan muxikoak izanen dira Kiki Bordatxorekin.

Egun honetan parte hartu nahi duten eskualdeko artisau eta ekoizleek postua paratzeko izena eman beharko dute urriaren 4a baino lehen. Egin klik hemen izen-ematearen galdetegia betetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun