Iaz bezala, aurten ere San Migel besta ofizialik ospatzerik izanen ez bada ere, buruileko azken asteburua ekitaldiz beteta heldu zaigu aurtengoan ere Igantzira.
Buruilaren 25ean, larunbatarekin, herriko dantza taldeak saioa eginen du. 20:00etan izanen da hitzordua frontoian. 16 urtetik goitikoak ariko dira dantzan. Gazteek eta ttikiek abenduan izanen dute beraien lana erakusteko aukera.
Gazta lehiaketa
Aurten ere, hutsik egin gabe, hilaren 26an, igandean, gazta lehiaketa izanen da Biltoki Elkartearen eskutik, eta beti bezala, herriko etxeetan egiten diren gaztak aurkezten ahal dira.
Ruper Ordorikaren kontzertua
Buruilaren 26an, igandean, 19:00etan Ruper Ordorika abeslari famatua izanen dugu gure artean, Udalaren eskutik. Kontzertua igerilekuaren eremuan dagoen tenis pistan izanen da eta eguraldi txarra eginen balu, frontoian.