Hodeiertz Abesbatzak kontzertua emanen du igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 23a, 20:00

Irailaren 26an 19:30ean Harriondoan izanen da abesbatza tolosarraren emanaldia.

Hodeiertz Abesbatzak ikuskizun ederra emanen du Lesakan igandean. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko www.lesaka.eus atarian 5 euroren truke.

1983. urtean sortu zen abesbatza, eta emandako kontzertuen kalitateagatik, bere soinu zainduagatik eta programen originaltasunagatik nabarmendu da. Estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketetan lehenengo sariak eskuratu ditu. Horien artean aipagarrienak: Sari Nagusia Varna-ko Nazioarteko Lehiaketan (Bulgaria) 1991n; hirugarren sari bat Gorizia-ko Nazioarteko Lehiaketan (Italia) 2003an; eta 3. saria folklore sailean Nazioarteko Tolosako Abesbatza Lehiaketan 2010.ean, Ordiziako Oroith abesbatzarekin elkarlanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun