Zalainen eta Eltzaurdian auzo batzarrak eginen dituzte gaur

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 23a

2019an Altzate karrikako bizilagunekin egindako batzarra.

«Auzotarren beharrak zein diren zuzenean jakiteko» 2019an egin zituen Berako Udalak agintaldi honetako lehenbiziko batzarrak. Udazken honetan berriz hartu nahi dio bide horri, eta iraileko, urriko eta azaroko ortzegunetan auzoetara hurbiltzeko asmoa du. Gaur Zalainen eta Eltzaurdian egina dute hitzordua.

Zalainen auzoko askan biltzeko deia egin du Berako Udalak, 18:30ean. Horren ondotik Eltzaurdia auzokoen txanda izanen da. Matinbordan, 19:30ean egina dute hitzordua.

Hurrengo hitzorduak hauek izanen dira.

Irailaren 30ean, plazan, Legian eta Iturlandetan

  • Berako plaza eta plaza zaharrekoak Berako plazan, 18:30ean.
  • Legiakoak osasun zentroan, 19:15ean.
  • Iturlandetakoak plazan, 20:00etan.

Urriaren 7an, Eztegaran, Kanttonberrin, Altzaten eta Uraldean

  • Eztegarakoak frontoian, 18:30ean.
  • Kanttonberrikoak zahar etxean, 19:15ean.
  • Altzate eta Uraldekoak ikastolako atarian, 20:00etan.

Urriaren 14an Itzean, Illekuetan eta Matzadan

  • Itzea auzokoak Itzeko atarian, 18:30ean.
  • Illekuetakoak Konpaneko zubian, 19:15ean. 
  • Matzadakoak futbol-zelaiko aldageletan, 20:00etan.

Urriaren 21ean, Bidasoan, foru plazan, Iparkarrikan eta Legarbidean

  • Bidasokoak Xubi-Xabalen, 18:30ean.
  • Foru plaza eta Iparkarrikakoak Ansonean, 19:15ean.
  • Legarbidekoak plazan, 20:00etan.

Urriaren 28an, Suspelan eta Suspel ttikin

  • Suspelakoak Garatxekobordan, 18:30ean.
  • Suspel ttikikoak ur deposituan, 19:30ean.

Azaroaren 4an Bortziriak, Ibaialde eta Agerra auzoetan

  • Bortziriak auzokoak auzoan, 18:30ean.
  • Ibaialdekoak auzoan, 19:15ean.
  • Agerrakoak zelai gorrian, 20:00etan.

Azaroaren 11n Zian eta Kaulen

  • Zia auzokoak anguleroan, 18:30ean.
  • Kaulekoak Maritxenean, 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun