Josu Sanjurjo, Ekhiñe Zapiain, Aitor Sarriegi, Ane Labaka eta Sustrai Kolina bertsolariak oholtzaren gainean izanen dira igande arratsaldean, Iratxe Muxikak gidatutako bertso saioan. Edukiera mugatua izanen da eta segurtasun neurriak errespetatzea derrigorrezkoa izanen da. Saioak akabera emanen dio aurtengo Udako Zikloari, espero zena baino gehiago luzatu dena Covid-19ak sortutako atzerapenengatik.