Merkatu ttikia eginen dute urriaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 28a, 11:00
Bertako artisau eta eskulangileen produktuak ikusteko eta erosteko aukera izanen da.

Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Plaza Zaharra inguruan urriaren 30eko goizean, 10:00etatik 14:00etara. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun