Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lan-poltsa osatzeko deialdia egin dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 26a, 11:00

Bortzirietako udaletan ariko den berdintasuneko teknikari bat oposizio-lehiaketa bidez kontratatzea eta lan-poltsa osatzea da deialdi honen helburua. Aipatu teknikaria aldi baterako lan-kontratuarekin ariko da lanean, B mailakoa izanen da eta euskarazko C1 maila eskatuko zaio ahozkoan eta idatzian. 

Deialdian parte hartzeko eskabidea Igantziko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurak aurreikusiriko edozein baliabideren bidez aurkeztu beharko da, 10 egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Iragarkia iraileko hondarreko astean argitaratuko dela aurreikusia dutenez, epea urri erdi aldera bukatuko da. 

Deialdiaren xehetasunak ikusteko egin klik artikulu honen bukaeran dagoen PDFan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun