2020ko Kirol Merezimenduaren zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak banatu ditu Nafarroako Gobernuak.Iazko ekitaldiari dagokion ospakizuna gibelatu behar izan zuten COVID-19a medio eta azkenean irailaren 21ean egin dute, Kultura eta Kirol Departamentuko Patio Isabeldarrean.
Alberto Retegi Albistur beratarrak Nafarroako Gobernuaren kirol merezimenduaren zilarrezko domina jaso zuen, Gure Txokoa elkartean txirrindularitzako kide eta eskualdeko txirrindularitza eskolen sustatzaile bezala 40 urte baino gehiago lanean aritu eta gero.