117 txirrindularik parte hartu dute Lesakako mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 20:00

117 txirrindularik parte hartu zuten igandean Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldian. Horietatik 82k ibilbide luzea aukeratu zuten, 54 kilometrokoa eta bertze 35ek laburra, 24 kilometrokoa. Eguraldia ez zuten lagun izan eta azkenean lohi dexente pilatu zitzaien soinean eta bizikletetan, baina halere pozik helmugaratu ziren txirrindulari guztiak. Bukaeran, Katea-Bikek emandako bizikleta zozketatu zuten eta Ermuako (Bizkaia) Carlos Fabian Saldarriaga Quinterori egokitu zitzaion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun