Legia karrika, Altzateko sarreratik, sarbide kontrolatuko eremu gisa ezartzeko beharra ikusi du Berako udalak, segurtasuna bermatzeko eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko arrazoiak direla medio. Hala, oztopo-zutoin mekaniko bat paratuko du sarreran eta bakarrik baimendutako ibilgailuak sartu ahal izanen dira urrutiko kontrolaren bitartez zutoin mekaniko jautsi ondotik.
Berako mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal ordenantza
Joan den urteko udan onartu zen behin betikoz. Ordenantza horren arabera, udalak, segurtasuna bermatzeko, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko edo bertze betebehar baterako, sarbide mugatuko eremuak ezartzen ahal ditu. Hartara, ibilgailuekin zirkulatzea eta aparkatzea murrizteko aukera aurreikusten du, partzialki edo osotara. Horretarako, eremu horretan zirkulatzeko baldintza zehatzak ezarri beharko ditu.