Heriotza duinari buruzko solasaldia izanen dute irailaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 08:00
Manuel Eziolaza, Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteko medikuak eskainiko du solasaldia.

Asteartean 19:00etan eskainiko du Harriondoan Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteko Manuel Eziolaza medikuak.

Heriotza duina: eutanasia eta bizi testamentua solasaldia eskainiko du Manuel Eciolazak irailaren 28an, asteartean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Manuel Eziolaza medikua Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Elkarteko kidea da eta elkarte honek antolatu du solasaldia, Lesakako udalarekin eta San Fermin erretiratuen elkartearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun