Musikari emankorra eta ibilbide luzekoa da Keu Agirretxea. 90eko hamarkadan Etsaiak taldean jo zuen, eta ondotik, bakarkako ibilbide interesgarriari ekin zion. DePedro, Izaro eta Joseba Irazokirekin kolaboratu du, bertzeak bertze, bederatzi album argitaratzeaz gain, horietako berriena Ura eta Bakea.
Pablo Novoa musikarirekin batera aurkeztu du bira hau, eta Haimar Arejita eta Mikel Arakistain ere izan ziren oholtza gainean.