Lesaka-Oiartzun errepidean zolaberritze-lanak egin behar dituztela eta, bihartik hasita itxita egonen da bidea auzotarrentzat izan ezik

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 20a

Bihar asteartea (irailak 21) hasi eta bi aste inguruko epean, Lesaka-Oiartzun errepidea zolaberrituko dute 3. eta 19. kilometroen artean, Martxanpaita eta Aritxulegiko tunelaren artean, hain zuzen ere. Horregatik, auzotarrentzat izan ezik, gainerako guztientzat itxita egonen bidea lanek irauten duten bitartean.

Lan hauek Nafarroako Gobernuak indarrean duen 'Mugairiko barrutiko errepideen zainketa integrala' izeneko egitasmoan sartuak daude. Zolaberritze lanen ordutegia 08:00etatik 19:00etara izanen dela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun