Mikel Tabernak bere azken liburuaren errezitaldia egin zuen atzo arratsaldean Lesakan, Joseba Irazokiren musikarekin eta Oier Fuentesen irudien laguntzarekin. Bortzirietako Euskaltegiak Euskara Mankomunitatearekin batera antolatu du errezitaldia, euskalduntze-alfabetatzearen kanpainaren barne. Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte.