Lesakan jokatutako Señora bertso sariketak irudiak emanen ditu ETBko Hitzetik Hortzera saioak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 16:00
Señora sariketako protagonistak, Lesakako Arranon egindako finalaren ondotik.

Aurtengo udaberrian antolatu zuten lehen aldiz Señora Sariketa hainbat bertsolari eta bertsozale feministak elkarlanean. Gaietatik hasi eta saioetan sortutako girora, bertsolaritzaren hainbat arlo eraldatu eta hainbat lege inplizitu hankaz gora jarri nahiaren emaitza izan zen sariketa berri hau. Lesakan egin zen finala eta bertako bertsoaldiak ere emanen dituzte.

Guztira, hiru saiok osatu zuten lehenengo Señora Sariketa. Aurrenekoa Aramaion izan zen, bigarrena Mutrikuko Kalbaixon eta finala Lesakan. Eli Pagola eta Udane Mugerza antolatzaileak elkarrizketatuko dituzte.

Sariketa antolatzerakoan hartutako erabakiak, jarritako helburuak, sailkapen eta epai sistema berria, lehia-ez lehiak sortutako kontraesanak… eta noski, Lesakako finala eta izandako sentsazioak izanen dituzte aipagai aste honetako protagonistek.

Lesakako finaleko bertsoaldiak

Elkarrizketaz gain, Lesakan izandako finaleko bertsoaldien hautaketa zabala ere bilduko du aste honetako programak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun