Hizkuntza bimodala ikastaroa eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 12:00
Hizkuntza bimodalaren oinarriak ikastea da helburua, egunerokotasunean erabilgarri izateko.

Landagain eskolako guraso elkarteak antolatu du eta Berako Ane Pacheco izanen da irakasle.

Hizkuntza bimodala (Zeinu hizkuntza + hitzak) ikasteko ikastaroa antolatu du Etxalarko Landagain Guraso Elkarteak. Ikastaro hau LaCaixa Fundazioak emandako dirulaguntzari esker emanen dute eta helburu nagusia, hizkuntza bimodalaren oinarriak ikastea da, egunerokotasunean erabilgarri izateko. Ikastaroa Berako Ane Pachecok eskainiko du larunbat goizetan. Saioak ordu betekoak izanen dira eta parte-hartzen dutenek ez dute deus ordaindu beharko. Izen-ematea landagain.guraso.elkartea@gmail.com e-posta helbidean egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun