Auzo batzarrei ekinen die berriz ere Lesakako udalak datorren astean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 10:00
Joan den urteko otsailean egin ziren lehen auzo batzarrak Lesakan, baina gero utzi behar izan ziren.

Udal ordezkariekin hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak elkarbanatzeko aukera izanen da auzoz auzo.

Joan den urte hasieran hasitako bidetik, hurrengo astean berriz ere auzo batzarrak deitu ditu udalak. Bertan, hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak udal ordezkariekin elkarbanatzeko aukera izanen dute eta herritarrak parte hartzera deitu ditu udalak.

Irailaren 20an, astelehenean 18:00etan, Legarbaratzean (lau blokeetan), Azkaine, Otsango eta Albistur karrikak (41 zenbakira arte) eta Itturrunzubiko plazoletan 19:30ean, Antoiu, Koskontako bidea, Itturunzubi, Estrata eta Albistur karrikak (25 zenbakira arte).

Hilaren 22an, asteazkenean 18:00etan Bixkantxeneko plazan (euria eginez gero, Alhondigako arkupeetan), Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaia karrikak eta 19:30ean plazan (euria eginez gero, Alhondigako arkupeetan), Beheko Plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikak.

Hilaren 23an, ortzegunean 19:00etan, Linddukorrenbordan, Nabaz, Katazpegi, Zala, Auzoberri, Endara, Frain, Izotzaldea eta Otsango auzoak.

Hilaren 24an, ortziralean 18:00etan Bittiriko plazan, Bittiriko plaza, Bittiria eta Garaikomendi karrikak eta 19:30ean Eltzetan, Eltzeta, Arratzubi eta Martxanpaita karrikak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun