Jubilatuentzat zaintze-soinketa ikastaroa emanen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 18:00
Jubilatuen egoitzan eskainiko dute ikastaroa.

Irailaren 21etik hasita, astearte eta ortzegunetan emanen dute San Fermin jubilatu elkartearen egoitzan.

Lesakako San Fermin jubilatuen elkartearen eskutik jubilatuentzat zaintze soinketa ikastaroa emanen dute. Irailaren 21ean hasita, astearte eta ortzegunetan 16:30etik 17:30era emanen du Amaia Lasherasek, beti ere COVID19aren egoeraren arabera.  Izena jubilatu elkartearen egoitzan bertan egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun