Epaimahaiak azken lau hautagaien artetik aukeratu du Hidrorubber (hasieran 17 ziren), «enpresen lehiakortasuna bilatzen duten kudeaketa-sistemen inplementazioa egiteagatik, horietan lan egiten duten pertsonen garapenean oinarritutako lehiakortasuna bultzatuz, batez ere barne-komunikazioko eta partaidetzako sistemei dagokienez».
Hidrorubber enpresak kautxuzko pieza kritikoak egiten ditu automobilgintzarako. Alkaiagan dago, eta, gainera, ekoizpen-instalazio bat du Italian eta biltegi bat Estatu Batuetan. Guztira 20 milioi euro fakturatzen du (salmenten % 90 esportatzen du) eta 90 langile ditu.
2008an, kultura-aldaketa batekin hasi zen, pertsonak «edozein konpainiak daukan osagairik baliotsu eta konplexuena» erdigunean ezarriz. Hamahiru urte geroago, erreferente bihurtu da Euskal Herri osoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!