Keu Agirretxea & Pablo Novoa bikoteak kontzertua eskainiko du irailaren 19an Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 19:00
Keu Agirretxea eta Pablo Novoaren emanaldia izanen dute igande arratsaldean Berako Altzateko plazan.

Igande honetan, irailak 19, Keu Agirretxea&Pablo Novoa entzuteko aukera izanen da 18:00etan Altzateko plazan. Berako Kultur Batzordeak eta Udalak antolatu dute emanaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Etsaiak taldetik bakarkako ibilbidera

Musikari emankorra eta ibilbide luzekoa da Keu Agirretxea. 90. hamarkadan Etsaiak talde historikoan jo zuen. Eta ondotik, bakarkako ibilbide interesgarriari ekin zion. DePedro, Izaro eta Joseba Irazokirekin kolaboratu du, bertzeak bertze, bederatzi album argiaratzeaz gain, horietako berriena Ura eta Bakea.

Pablo Novoa musikarirekin batera aurkeztu du bira hau. Baina horretaz gain, Haimar Arejita eta Mikel Arakistain ere izanen dira oholtza gainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun