Berako Udalak auzoz auzo batzarrak eginen ditu irailean, urrian eta azaroan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 10:00
2019an ere auzoz auzo ibili ziren Berako udal ordezkariak.

2019an hasitako bideari segida emanez, eta «herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz», auzoetara hurbilduko direla iragarri du Berako Udalak. Iraileko, urriko eta azaroko ortzegunetan eginen dute. Horien artean lehenbizikoak irailaren 23an, gaur zortzi, eginen dituzte, Zalainen eta Eltzaurdian. Ikusi hemen auzo batzarren egutegia.

«Berako EH Bilduk bere hauteskunde programan errandakoari» segida emanez, 2019ko udazkenean egin zituen Berako Udalak auzotarrekin lehenbiziko bilerak: «agintaldi osorako plangintza bat osatu eta herritarren eta udalaren arteko harremana erraztu asmoz, udal ordezkariak auzoetara joan ziren, auzotarren beharrak zein diren zuzenean jakiteko».

Bi urte beranduago berriz auzoetara joanen direla adierazi du udalak, «lan horiek zertan diren errepaso bat egitera eta agintaldi bukaerara arte egiten ahal direnak zehazteko».

Irailaren 23an Zalainen eta Eltzaurdian

  • Zalaingoak auzoko askan, 18:30ean.
  • Eltzaurdiakoak Matinbordan, 19:30ean.

Irailaren 30ean, plazan, Legian eta Iturlandetan

  • Berako plaza eta plaza zaharrekoak Berako plazan, 18:30ean.
  • Legiakoak osasun zentroan, 19:15ean.
  • Iturlandetakoak plazan, 20:00etan.

Urriaren 7an, Eztegaran, Kanttonberrin, Altzaten eta Uraldean

  • Eztegarakoak frontoian, 18:30ean.
  • Kanttonberrikoak zahar etxean, 19:15ean.
  • Altzate eta Uraldekoak ikastolako atarian, 20:00etan.

Urriaren 14an Itzean, Illekuetan eta Matzadan

  • Itzea auzokoak Itzeko atarian, 18:30ean.
  • Illekuetakoak Konpaneko zubian, 19:15ean. 
  • Matzadakoak futbol-zelaiko aldageletan, 20:00etan.

Urriaren 21ean, Bidasoan, foru plazan, Iparkarrikan eta Legarbidean

  • Bidasokoak Xubi-Xabalen, 18:30ean.
  • Foru plaza eta Iparkarrikakoak Ansonean, 19:15ean.
  • Legarbidekoak plazan, 20:00etan.

Urriaren 28an, Suspelan eta Suspel ttikin

  • Suspelakoak Garatxekobordan, 18:30ean.
  • Suspel ttikikoak ur deposituan, 19:30ean.

Azaroaren 4an Bortziriak, Ibaialde eta Agerra auzoetan

  • Bortziriak auzokoak auzoan, 18:30ean.
  • Ibaialdekoak auzoan, 19:15ean.
  • Agerrakoak zelai gorrian, 20:00etan.

Azaroaren 11n Zian eta Kaulen

  • Zia auzokoak anguleroan, 18:30ean.
  • Kaulekoak Maritxenean, 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun