Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko ikuskizunetarako sarrerak online erosteko zerbitzua eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 15a, 16:00
Harriondoan eginen diren ikuskizunetarako sarrerak online erosteko aukera izanen da.

Kultur Etxeko bulegoan goizez eta ikuskizunaren egunean bertan ere erosten ahalko dira.

Harriondoa Kultur Etxeko ikuskizunetarako sarrerak Lesakako udalaren webgunean online erosteko zerbitzua eskainiko du Lesakako udalak, gisa horretara, «edozein unetan, edozein lekutatik eta azkar eta erraz eskuratu ahal izanen dituzu».

Horretaz gain, kultur etxeko bulegoan ere erosteko aukera izanen da 09:30etik 14:00etara, baita ikuskizunaren egunean bertan ere, lehenagotik bukatu ez badira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun