Izan ere, kategoria honek aurten duen bertze zailtasunetako bat hori da: zazpi jardunaldi astegunez jokatu beharko dituzte, horietatik lehena gaurkoa. Asteguna besta eguna denean nonbait hor, baina gaur bezalako astegun buruzurietan ere egokituko zaizkie partidak. Horrek zailtasunak ekarri dizkio Joseba Roteta entrenatzaileari deialdia osatzeko, zenbait jokalarik arratsaldez lan egiten dutelako. Horregatik, jubenil mailako jokalariren bat edo bertze sartu da deialdian.