Bizikleta martxa solidarioa eginen dute Beratik Cortesera

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 20:00

Bizikume emakume txirrindularien elkarteak antolatua, 208 kilometroko ibilbidea eginen dute irailaren 18an gaixotasun arraroen ikusgarritasunaren alde.

Irailaren 10etik urriaren 10era hainbat kirol erronka eginen dituzte Euskal Herrian, lasterka eta bizikletan, 7.500 kilometro guztira, gaixotasun arraroei ikusgarritasuna emateko eta hauek ikertzen segitu ahal izateko.

Irailaren 18an eginen dute kirol erronka horietako bat, Beratik hasita 208 kilometroko ibilbidea Corteseraino (aukera izanen da ibilbidearen zati bat eta kilometro guttiago egiteko), Bizikume elkarteak antolatua. Informazio gehiagorako edo parte hartzeko idatzi info@mujeresenbici.es helbide elektronikora. Erronkan kirolari solidario gisa parte hartzeko donazio bat egin beharko da. Ekimenari buruz gehiago jakiteko egin klik hemen. Bildutako diru guztia ikerketa zentrora bidaliko du Kukumiku fundazioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun