Asteburu honetan jokatu dute Igantziko Irrisarriko zelaian Nafarroako lehen Disko Golf Irekia, Espainiako Koparako baliagarria. Bortz proba ditu Kopa honek eta Igantzikoa hirugarrena izan da, Oviedo eta Santiagokoaren ondotik. Urrian jokatuko dute laugarren proba Madrilen eta azaroan bosgarrena eta hondarrekoa Palaun (Katalunia).
Igantziko proba Baxi Basajauna Disko Golf Elkarteak antolatu zuen, IrriSarri Land, EuskadiscGolf, Nafarroako Rural Kutxa, CRK Disc Golf eta Zonadiscgolfen laguntzarekin. Modalitate honetako estatu osoko jokalari onenak izan dira asteburu honetan Igantzin, bortz kategoriatan banatutako 63 kirolari.
SAILKAPENAK
Irekia - MPO
- Nathan Lanneluc
- Mans Hulden
- Miguel Caparrós
Amateur MA1
- Dani Aguilar
- Miguel Espiau
- Aidan Young
Emakumeak FA1
- Loralie Lanneluc
- Marina Román
- Carla Martín
Master MA40
- Manuel Angel Almeida
- Veremundo Rey
- Sean Young
Gazteak Junior MJ18
- Daniel Cipriano
- Iker Soriano