Ludopatia edo joku patologikoaren prebentziorako tailerra eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 17:00

Irailaren 29an Beralandetan izanen da tailerra 17:00etan. Ikasturte berriarekin hainbat eskaintza plazaratuko ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. 

Jokoaren erabilera ez egokia gero eta gehiago zabaltzen ari den arazoa da eta gertutik bizi ez arren, denon ardura da gai honen inguruko kontzientzia sortzea. Horregatik antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak tailerra, Aralar Nafarroako Ludopatia Elkartearekin batera eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Plazak mugatuak izanen dira eta izena ematea ezinbertzekoa da, info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz edo 634 22 36 59 telefono zenbakira WhatsApp bidez. Etorkizunera begira, ekitaldi gehiago eginen dituzte Gizarte Zerbitzuek aurtengo ikasturtean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun