Kale-edanean aritzeko Lesakako Irain eskola publikoan egindako kalteak salatu ditu udalak. Igande goizean Foruzaingoa ere joan zen eskolara, ikerketa egitera. Ladis Satrustegi, Lesakako alkateak aipatu digunez, «asteburu honetan gertatutakoa ez da egun solte bateko gertakaria izan. Gure herriko hainbat zonalde eta elementu igande goizetan puskatuak agertzen dira, horrek suposatzen duenarekin. Azken asteburuetan, Irain eskolako patioan ikusten dira kalteak, hala nola bertara sartzeko sarrera puskatuta edo kristalak pistan eta belardian botata. Hesia bi tokitan puskatu dute». Gaur goizean ikasle eta irakasleak eskolan lasai ibili ahal izateko garbiketa lanak egin behar izan dituzte goizean goiz udal langileek.