Herriko dantza taldeen topaketa arrakastatsua egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 09:00

Herriko dantza taldeen topaketa arrakastatsua egin zuten larunbat arratsaldean Lesakan, Beti Gaztek antolatua. Beti Gazte lerro dantza taldeak, Tantirumairu muxiko taldeak, dantza latinoen taldeak, Beti Jauzi muxiko taldeak eta Tantirumairu Euskal Folklore taldeak parte hartu zuten eta Harriondoatik abiatuta, Andra Mari adinekoen egoitzan, Itturrunzubiko plazan, Arretxean (Koxkila eta Telebote ostatuen artean), Bixkantxeneko plazan eta Plaza Zaharrean eskaini zituzten beraien emanaldiak, Beti Gaztek berak prestatutako bideo honetan ageri denez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun