Aurten postu guztien hasierako tasazioa 35.390 eurokoa zen eta lehen enkantean 39.650 eurora ailegatu ziren ehiztariak. Lehen enkantean hutsean gelditutako hiru postuak eta sesta emandako bi postu atera ziren enkantera atzo. Hamaikagarren postua 5.355 eurotan atera zen, tasazioko prezioa baino 1.975 euro gehiago. Azkenean 14.345 eurora ailegatu zen, aspaldiko urteetan postu bategatik ordaindu den kopururik handiena. Hogeita batgarren postua, berriz, 1.995 eurotan atera zen atzo (tasazioa baino 285 euro gehiago), eta azkenean 11.665 eurotan eraman zuten. Lehen enkantean hutsean gelditutako hiru postuei dagokienez, horietatik bi (15.a eta 17.a) hutsean gelditu ziren asteartean ere eta 16. postua tasazioko prezioan eman zuten, 740 eurotan.
EHIZA-POSTUEN BIGARREN ENKANTEA 2021 | ||
Postuak | Tasazioa | Errematea |
1. postua | 950,00 | 1.390,00 |
2. postua | 950,00 | 2.490,00 |
3. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
4. postua | 1.780,00 | 1.780,00 |
5. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
6. postua | 1.780,00 | 1.780,00 |
7. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
8. postua | 3.380,00 | 3.380,00 |
9. postua | 2.305,00 | 3.105,00 |
10. postua | 2.305,00 | 2.965,00 |
11. postua | 3.380,00 | 14.345,00 |
12. postua | 1.710,00 | 3.450,00 |
13. postua | 1.505,00 | 1.505,00 |
14. postua | 950,00 | 950,00 |
15. postua | 950,00 | 0,00 |
16. postua | 740,00 | 740,00 |
17. postua | 740,00 | 0,00 |
18. postua | 740,00 | 740,00 |
19. postua | 950,00 | 1.250,00 |
20. postua | 1.710,00 | 1.710,00 |
21. postua | 1.710,00 | 11.665,00 |
35.390,00 | 60.100,00 |