Merkatu Eguna antolatzeko bilera eginen dute asteazkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 18:00

Aurten ere ez da Lurraren Egunarik ospatuko Beran, baina haren ordez Merkatu Eguna eginen dute urriaren 16an.

Irailaren 15ean 17:30ean Herriko etxeko batzar-aretoan (2. solairuan) bilera irekia antolatu du Kultur Batzordeak eta bertze gaien artean Merkatu Eguna jorratuko dute eta ekitaldiari buruzko xehetasunak emanen dituzte. Elkarte eta norbanakoak bertaratzera animatu dituzte haien ekarpenak egin dezaten.

Urriaren 16an, larunbata, Berako Altzateko plazan eta Merkatu plazan ospatuko dute Merkatu Eguna, Lurraren Egunaren ordez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun