Arantzako Udalak antolatua, 'Genero Indarkeria Gazteen Arteko Harremanetan' tailerra izanen dute aranaztarrek irailean. Idoia Lekue Peña izanen da hizlaria eta bi saio emanen ditu; irailaren 16an 15 eta 18 urte bitartekoei zuzendua eta irailaren 24an 12 eta 14 urte bitartekoentzako, biak 17:00etan Herriko etxeko bilera aretoan. Edukiera mugatua izanen da eta izena emateko eskuragarri jarri dute hurrengo telefono zenbakia: 678 03 50 16 (Leire).
Pacto de Estado contra la violencia de género ekimenak finantzatu du ikastaroa. Genero indarkeriaren aurkako ekimen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!