Merkatu Eguna izanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 10a, 09:00
Eguraldiak laguntzen badu Beralandetako atarian eginen dute larunbat goizean azoka.

10:30etik 13:30era Beralandetan izanen dira eskualdeko ekoizleak.

Hilabeteko bigarren larunbateko hitzorduari eutsiz, merkatua eginen dute Beran irailaren 11n, larunbatean, 10:30etik 13:30era Beralandetan. Eguraldi ona eginez gero atarian bertan eginen dute, eta txarra eginen balu, barrenean.

Merkatuan eskualdeko ekoizleen produktuak plazaratzen dituzte, gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... lehen pertsonan solas egin ahal izateko.

Berako Udalak eta merkatuan parte hartzen duen ekoizle taldeak herritarrak animatu nahi ditu larunbat goizean merkatura hurbiltzera, baita zonaldeko ekoizleak bertan parte hartzera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun