Joseba Beola eta Joxelu Iratzoki nagusitu dira Lesakako VIII. Rallysprintean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 14:00

Beola eta Iratzokiren Lancer Evo X R4 autoa nagusitu zen sailkapen orokorrean ez ezik, seigarren klasean ere. Argazkia: Jose Mari T1elletxea

Ziharka Sport eskuderiak antolatutako Lesakako VIII. Rallysprint auto lasterketa burutu zen larunbatean Agiñan. Malerreka eskuderiako Joseba Beola etxalartarra eta Joxelu Iratzoki igantziarra nagusitu ziren, Lancer Evo X R4 autoaarekin. Bigarren postuan gelditu zen Mattin Villares urdazubiarra, Jon Zozaia goizuetarra kopiloto zuela.

Izena emandako 66 ibilgailuetatik 16k ez zuten proba bukatzerik izan. Lau txanda egin behar izan zituzten, 37,2 kilometro denera

 

Sailkapenak

  1. Beola-Iratzoki, 24.43
  2. Villares-Zozaia, 25.01
  3. Altuna-Armendariz, 25.15
  4. Lasa-Martiarena, 25.15
  5. Urkidi-Ugalde, 25.34
  6. Uranga-Guridi, 25.53
  7. Carrillo-Zelaieta, 25.55
  8. Agirretxe-Intxausti, 25.58
  9. Zozaia-Andueza, 26.12
  10. Sanchez-Magallon, 26.15

 

Ibilgailuen klaseen arabera sailkapenei dagokienez, seigarren klasean ere Beola eta Iratzoki gailendu ziren; bosgarren klasean Lasa eta Martiarena; laugarren klasean Sanchez eta Magallon; hirugarren klasean Uranga eta Guridi; bigarren klasean Besga eta Goikoetxea; lehen klasean Iñarrea eta Kamino eta hamargarren klasean Bidegain eta Irigoien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun