Irailaren 16an 19:30ean Lesakako Harriondoa kultur etxean izanen da Mikel Tabernaren Arkanbele Kantak liburuaren errezitaldi musikatua eta irudiz lagundua. Idazleak Joseba Irazoki eta Oier Fuentes izanen ditu lagun aurkezpenean musika eta irudiez arduratzeko.
Bortzirietako Euskaltegiak Euskara Mankomunitatearekin batera antolatu du errezitaldia, euskalduntze-alfabetatzearen kanpainaren barne. Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte.