Ateak itxita egin dute Ordiziako Ardi Latxa gazta txapelketa. 45 gazta aurkeztu dituzte, 27 zuriak eta 18 ketuak, eta horietako 14 izan dira finalistak: zortzi zuri eta sei ketu, eta tartean, Lesakako Agorleku gaztandegiko gazta.
Sari nagusia Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goibururentzat izan da. Saritzat 1.750 euro, Kutxaren garaikurra eta gaztatan paratzeko 12.000 etiketa hartu ditu.
Bigarren Joseba Insausti Mujika izan da, Ordiziako Otatza gaztandegikoa. 850 euro, Ordiziako Udalaren garaikurra eta diploma hartu ditu.
Hirugarrena Mutrikuko Goienetxe gaztandegiko Beñat Egaña Albizurentzat izan da eta 500 euro, Ordiziako Udalaren garaikurra eta diploma hartu ditu.
Laugarren saria Egozkueko Loperena gaztandegiko Marta Perez Loperenak hartu du. Berarentzat izan dira 240 euro eta diploma.
Bosgarrena, berriz, Araiako Lekuona gaztandegiko Unai Lekuona Ruiz de Luzuriagak lortu du. 220 euro eta diploma hartu ditu.