Igantziko harrobian langile bat hil da lan-istripuan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 8a, 15:02

Ezbeharra eguerdian gertatu da. Itxura denez, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli egin da eta kamioi gidaria da hildakoa, 57 urteko irundarra. Arantza eta Igantziko medikuak eta erizainak eta suhiltzaileek artatu dute ezbeharra, eta helikopteroa ere joan da. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun