Bertso truk saioa izanen dute irailaren 11n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 8a, 16:00

Ekhiñe Zapiain izanen da Arranoko saioan bertsolaririk gazteena.

Larunbatean 18:00etan hasita Arrano ostatuko terrazan.

Bertso Truk saioa izanen dute irailaren 11n Lesakako Arranoko terrazan, Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako udalaren laguntzarekin antolatua. Larunbatean 18:00etan hasiko den saioan, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Erika Lagoma, Eneko Fernandez eta Ekhiñe Zapiain ariko dira bertsotan, Josu Sanjurjo gai-jartzaile dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun