Afizionatuen mailako pilota partidaz gozatzeko aukera izanen da herriko frontoian irailaren 11n 18:00etan. Upel Pelota elkartearen eskutik, Retegi eta Azanza, Arretxe eta Pascualen kontra ariko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, koronabirusaren kontrako segurtasun neurriak eta berme guztiak betez jokatuko da pilota partida.