Joan den urtean bezala, osasun egoerak ez du Lurraren Eguna ospatzen utziko aurten. Hala ere, Merkatu Eguna eginen dute urriaren 16an, larunbata, Altzateko plazan eta Merkatu plazan. Kultur Batzordeak bilera irekia eginen du irailaren 15ean, asteazkena, Herriko Etxeko batzar-aretoan, 2. solairuan, 17:30ean. Hainbat gaien artean, Merkatu Eguna jorratuko dute eta ekitaldiaren xehetasunak emanen dituzte. Gainera, elkarte eta norbanakoei dei egin diete ekarpenak egin dezaten.