Bertze urtetan bezala, bi posturik garestienak zortzigarrena eta hamaikagarrena, bakoitza 3.380 eurotan atera dituzte. Azkenean, tasatutako prezioan esleitu dute zortzigarrena eta hamaikagarrena, aldiz, 121 tanto hobetu eta 4.590 eurotan esleitu dute. Dena den, hamabigarren postua da gehien hobetu dutena 1.710 eurotik 3.450 eurotara altxatuz. Hutsean gelditu dira 15, 16 eta 17. postuak hutsean gelditu dira.
Emandako 18 postuengatik gutienez 39.650 euro hartuko ditu Etxalarko Udalak, aurreikusitakoa baino 4.260 euro gehiago, eta, ikusi behar, gaur hutsean gelditu diren postuak bigarren enkantean ere hutsik gelditzen diren. Gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro.
Irailaren 1oean, heldu den ortzirale eguerdiko 12etan bukatzen da sesteorako aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke gutienez) eta hutsean gelditutako 7 postuak eta sesteoan mejora izan dutenekin, berriz eginen da enkantea irailaren 14an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2021 | ||
Postuak | Tasazioa | Errematatea |
1. postua | 950,00 | 1.390,00 |
2. postua | 950,00 | 2.490,00 |
3. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
4. postua | 1.780,00 | 1.780,00 |
5. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
6. postua | 1.780,00 | 1.780,00 |
7. postua | 2.285,00 | 2.285,00 |
8. postua | 3.380,00 | 3.380,00 |
9. postua | 2.305,00 | 3.105,00 |
10. postua | 2.305,00 | 2.965,00 |
11. postua | 3.380,00 | 4.590,00 |
12. postua | 1.710,00 | 3.450,00 |
13. postua | 1.505,00 | 1.505,00 |
14. postua | 950,00 | 950,00 |
15. postua | 950,00 | 0,00 |
16. postua | 740,00 | 0,00 |
17. postua | 740,00 | 0,00 |
18. postua | 740,00 | 740,00 |
19. postua | 950,00 | 1.250,00 |
20. postua | 1.710,00 | 1.710,00 |
21. postua | 1.710,00 | 1.710,00 |
35.390,00 | 39.650,00 |