Lesakako Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 3a, 19:00

Ikasle berriek irailaren 1etik 10era eman beharko dute izena Herriko Etxean edo Internet bidez

Lesakako Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea aste honetan ireki dute eta hurrengo ortziralea izanen da izena emateko azken eguna. Hauek dira matrikula egin beharko duten ikasleak:

  • Ikasle berriak (5 urtekoak, 2016an sortuak eta zaharragoak)
  • Instrumentua aukeratu behar dutenak, joan den ikasturtean Musika eta Mugimendua II egin zutenak (plazak mugatuak dira aurten, hortaz, ikasle bakoitzak hiru instrumentu aukeratu beharko ditu)
  • Helduen Tailerra edo bertze ikasgaiak (informatika musikala, armonia...) egin nahi dituztenak, 13 urtetik goiti
  • Gazte eta helduen musika taldeak, 13 urtetik goiti
  • Maiatzean baja eman eta berriz ere apuntatu nahi dutenak
  • Behar bereziak dituzten haurrentzat klase egokituak

Matrikula Lesakako Herriko Etxean egin daiteke, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 14:00etara, edo Internet bidez www.lesaka.eus web orrian. Egin klik hemen matrikula orria lortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun